Arraterako errepidea itxiko dute bihar Lea-Artibaiko rallyaren eraginez

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arraterako errepidea itxiko dute bihar Lea-Artibaiko rallyaren eraginez
ETA KITTO 2021, Api 30

Bihar jokatuko den Lea-Artibaiko Rallyak, bere ibilbidean Arrate inguruetara gerturatzen denak, Eibartik Arraterainoko errepidearen mozketa ekarriko du biharko, arratsaldeko 14:30etik 20:00etaraino iraungo duena. Hori dela-eta, normalean 18:00etan izaten den autobus zerbitzua bertan behera laga dute biharko. Rallyak Etxebarrian du irteera eta ikuslerik gabe jokatuko da, antolatzaileek covid-aren aurkako neurri guztiak errespetatzeko hartu eta lan horretan laguntzeko eskatu baitiete zaletuei.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »