Arratsaldeko 16:00etan itxiko dute trafikoarentzat Arraterako errepidea

Arratsaldeko 16:00etan itxiko dute trafikoarentzat Arraterako errepidea
2019/04/12 eta kitto!
Gaur Itzuliaren 5. etapa, Arrigorriaga-Arrate (149,8km) jokatuko da. Helmuga Arraten egongo da eta lasterketa Eibartik lehen aldiz 16:15ak aldera igaroko da: Azitainetik sartu eta Ixuara abiatuko da, Matsariako bidetik. 17:10ean lasterketa Otaola hiribidetik sartuko da eta kale hauetatik pasatuko da: Otaola Hiribidea, Barrenengua kalea, Legarre eta Arrate Bide kalea, Arraten amaitzeko. Ixua eta Usartzara (Arrate) joateko sarbidea 16:00etan itxiko dute trafikoarentzat eta itxita egongo da etapa amaitu arte. Trafiko aldaketa guztiak ikusteko klikatu HEMEN.