Arrizabalaga-Gaminde bikoteak bere hautagaitza aurkeztu zuen Astelenan jokatutako Master Laboral Kutxako jardunaldian. Pilota mistoarekin jokatutako elite mailako partiduan, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindek 22-16 irabazi zien Amaia Aldai eta Andrea Capellani Eibarko frontoian jokatutako jaialdiaren barruko partidu nagusian.
Pilota mistoarekin ere, baina gazteen mailan, Nagore eta Leire Galeanok 18-9 irabazi zien Miren Gisasola eta Olatz Insaustiri. Pilota goxuarekin jokatutako triangularretan, bestalde, helduen mailan Irati Salinas – Alejandra Byliak bikote errioxarra eta Oneka Bereau – Marie Goyetnetxe Iparraldekoa sailkatu ziren hurrengo kanporaketarako, eta maila bereko gazteen arloan Uxue Perezek eta Aiala Uriartek osatutakoak egin zuen aurrera.