Asier Cuevas 29. izan da 50 km-ko Munduko Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asier Cuevas 29. izan da 50 km-ko Munduko Txapelketan
ETA KITTO 2019, Ira 02

follow link Asier Cuevas pozik itzuli da Brasoven (Errumania) jokatu zen 50 km-ko Munduko Txapelketatik. Ez zuen nahi zuen emaitza ona lortu ( 29. izan zen 3:06:02 denborarekin), baina bere lagun Iraitz Arrospidek eskuratu zuen urrezko domina ( 2:47:42 denborarekin) eta Cuevas pozarren iritsi zen helmugara billabonatarraren garaipena ospatzeko. “Historia egin duzu”, esan zion Cuevasek Arrospideri Facebook bitartez partekatutako bideoan. “Niri uztea tokatzen zait, baina etorkizuna bermatuta dugu”. Arrospidek esker onez hartu zituen Cuevasen berbak. “Asko gustatzen zait momentu hauek elkarrekin bizitzea. Goi-mailako azken lasterketak dira zuretzat eta zoragarria da maila honetako txapelketa batean zurekin egotea. Nire garaipen handiena izango da hau seguruenik. Oraindik ezin dut sinistu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »