Asier Cuevas garaile Santanderren, Mundialerako txartela eskuratuta

Asier Cuevas garaile Santanderren, Mundialerako txartela eskuratuta
2019/06/17 eta kitto!
Eibarko atletak XXXIX. Santander Hiria 50 kilometroko proba irabazi zuen zapatuan 3 ordu, 3 minutu eta 52 segundoko denborarekin. Marka horrekin parte hartu ahal izango du irailean Errumaniko Brasov herrian jokatuko den munduko txapelketan eta, horrez gain, ultrafondistak 45 urtetik gorakoen munduko marka ezarri du. Santanderreko zirkuitoari bost itzuli eman behar izan zioten parte-hartzaileek eta Cuevasek 3:35/3:40 behar izan zituen, bataz beste, kilometro bakoitzeko. Maratoia motz geratzen zaio gaur egun eibartarrari eta Santanderrekoa ez da bere markarik onena 50 kilometrotan: “Orain dela hiru urte 2 ordu eta 57 minututan amaitu nuen; hala ere, ondo dago Santanderreko zirkuitoa gogorra delako”. Brasov-en izango du hurrengo erronka.