Asola Berriko bazkideek euren eguna ospatu zuten hilaren 12an

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asola Berriko bazkideek euren eguna ospatu zuten hilaren 12an
ETA KITTO 2022, Urr 18

1962. urtean sortutako elkarteak 60 urte bete zituen Pilarika egunean, eta bertako bazkideek ondo aprobetxatu zuten eguna hiru-txirlorako grinaren bueltan orain artekoa bizi izandakoa ospatzeko. Eguerdiko 12:00etan ekin zioten bola-jokoari eta, ohiko jai-egunetako goizeko tiraldiaren ondoren, 14:30ean anai-arteko bazkaria egin zuten. Jarraian, bazkalostean, aurtengo “Udaberri saria” txapelketako sariak banatu eta gero, bikoteka egiten duten txapelketa bereziaren ordua iritsi zen. Giro ezinhobeaz gozatzeko aukera izan zuten Asola Berrikoek egun osoan, hiru-txirlo bola joku zaharra hamarkadaz hamarkada bizirik jarraitzen duela erakusteaz gain.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »