Asola Berriko Bittor Astigarraga bigarren izan zen Iruzubietako bolatokian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asola Berriko Bittor Astigarraga bigarren izan zen Iruzubietako bolatokian
ETA KITTO 2022, Aza 07

Eibarko bolariak zazpina txirlorekin berdindu zuen Elgetako Sebastian Aranzabalekin. Euren atzetik, sei txirlo etzanda, sailkatu zen laukotearen artean sartu zen baita Garikoitz Rodriguez eibartarra. Euskal Herriko txapelketaren laugarren jardunaldi hori Ziorzta-Bolibarko Iruzubietako bolatokian jokatu zen eta bertan 69 bolarik hartu zuten parte.

Sailkapenei dagokienez, Asola Berriko ordezkariek atzerantz egin dute sailkapen orokorrean. Horrela, Ganix Rodriguez da lehen eibartarra, 7. postuan, eta zortzigarren dugu Mikel Urkia (azken honek Markinako taldearekin jokatzen badu ere). Hala ere, emakumezkoetan Enara Montielek lekukoa hartu dio Jone Peralesi lidergoan.

Euskal Herriko 32. Hiru-Txirlo bola-joko txapelketaren bosgarren tiraldia zapatuan jokatuko da ohiko ordutegian, arratsaldeko 17:00etan, Leintz-Gatzagako bolatokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »