Asola Berriko Bittor Ugarteburuk irabazi zuen Aramaioko Untzilla bolatokian jokatutako tiraldia

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asola Berriko Bittor Ugarteburuk irabazi zuen Aramaioko Untzilla bolatokian jokatutako tiraldia
ETA KITTO 2023, Aza 07

Gure herriko ordezkariak lan bikaina egin zuen bolatoki horretan jokatutako Euskal Herriko Txapelketaren barruko tiraldian eta, zortzi txirlo etzanda, lehenengo postuaz jabetu zen. Tiralditik kanpo, sailkapen orokorrei begira ere Asola Berriko ordezkariek goiko postuen borroketan daude guztiz sartuta. Horrela, sailkapen orokorrean Angel Ibarluzea elgoibartarra dago gorenean, Joseba Espilla markinarra eta Asola Berriko Sergio Rodriguezen aurretik. Emakumezkoetan, oso lehia estua dago Olaitz Rodriguez eibartarra eta Aitziber Olaizola elgoibartarraren arten, une honetan 12 txirlora berdinduta daudela. Taldeka, Asola Berri A-k aurrerapauso handia eman du eta bigarren kokatu da, Elgoibarko San Miguel taldearengandik hiru txirlora. Eta bikoteka, aspalditik ohituta gaituzten bezala, Bittor biak (Ugarteburu eta Astigarraga) hor daude irabazteko borrokan, une honetan bigarren postuan.

Hurrengo jardunaldia zapatuan jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »