Asola Berriko bolariek agintzen dute Gipuzkoako txapelketan

Asola Berriko bolariek agintzen dute Gipuzkoako txapelketan
2022/04/21 eta kitto!
Elgetako bolatokian jokatutako hirugarren jardunaldiaren ondoren, Eibarko bolatokiko hiru ordezkari ditugu 51. Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako sailkapen nagusiaren goian. 66 bolariren parte-hartzearekin Elgetan jokatutako tiraldian, bost txirlorekin nagusitu zen Oier Ugarteburu da liderra, 15 txirlorekin, eta atzetik ditu Iñaki Gojenola (13rekin) eta Garikoitz Rodriguez (11) taldekideak, azken hau Floreagako Gorka Etxanizekin berdinduta.

Binakako sailkapenean, Ugarteburu eta Bittor Rodriguez hirugarren dira, Floreagako Etxaniz eta Jose Muñoz liderrengandik bi puntura. Taldeka ere Azkoitiko Floreaga da lider, eta Asola Berri B laugarren bost txirlora. Zapatuan jokatuko da laugarren jardunaldia; Elgoibarko San Pedro auzoko bolatokian.