Asola Berriko bolariek Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketa irabazteko aukera dute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asola Berriko bolariek Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketa irabazteko aukera dute
ETA KITTO 2022, Eka 03

Probintziako hiru-txirlo txapelketaren 51. edizioa azken unera helduko da Asola Berriko bi bolari sailkapen nagusiaren buru direla. Bihar Floreagako bolatokian jokatuko da azken jardunaldia eta Iñaki Gojenolak bi txirloko aldea kentzen dio Gari Rodriguez taldekideari eta laukoa etxean jokatuko duen Gorka Etxaniz bolariari. Eibartarrei dagokienez, Bittor Ugarteburu zazpigarren da eta Ganix Rodriguez bederatzigarren. Emakumezkoen sailkapenean San Migueleko Aitziber Olaizola da lider, atzetik Lasturreko Amaia Korta du txirlo bakarrera, eta bira dago Enara Montiel eibartarra, hirugarren postuan. Beteranoetan Asola Berriko Bittor Ugarteburu bigarren dugu, Elgetako Sebas Aranzabal liderarrengandik txirlo bakarrera. Eta taldeka Asola Berri A bigarren dago, San Miguel A-rengandik bi txirlora.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »