Asola Berriko bolariek topera asmatu zuten zapatuan Markina-Xemeinen

Asola Berriko bolariek topera asmatu zuten zapatuan Markina-Xemeinen
2022/12/20 eta kitto!
Lauzirika herri-bolatokian jokatutako Neguko 2 Bolak torneoko lehenengo jardunaldian Eibarko bolatokiko ordezkariek lan bikaina egin zuten, sailkapeneko lehenengo bi postuak lortzeraino parte hartu zuten 49 bolarien artean. Hiru jokalarik berdindu zuten zortzi txirlo botata eta, berdinketa apurtzeko euren artekoan, Pedro Gomez ermuarra nagusitu zen Alex Campos eibartarraren aurretik, biak ere Asola Berrikoak. Garmendipeko Garikoitz Caballero azpeitiarra hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.  Urtarrilaren 14an eta 21ean jokatuko dira torneo horretako beste bi jardunaldiak, Mallabiko Goitan eta Markina-Xemeingo Barinagan.