Asola Berriko bolatokian hartuko du bihar Gipuzkoako Txapelketaren hasiera

Asola Berriko bolatokian hartuko du bihar Gipuzkoako Txapelketaren hasiera
2023/03/10 13:30
eta kitto!
Guztira 12 jardunaldi izango dituen txapelketa horretako 52. edizioak oraingoan gure herriko bolatokia izango du abiapuntu. Ondoren Bergarako San Joxepe, Azkoitiko Floreaga, Elgoibarko San Pedro, Soraluzeko San Andres, Leintz-Gatzaga, Soraluzeko Ezozi, Aretxabaleta, Elgeta, Lastur eta Elgoibarko San Miguel joango dira asteburuero lekukoa hartzen, Azpeitiko Garmendipen ekainaren 10ean jokatuko den azken jardunaldira arte. Ohikoa denez, egun horretan, parrekoak erabakitzeaz gain, Lehendakari Saria ere izango da jokoan. Tiraldi guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Azpeitiko azkena kenduta: bazkaria ere tartean egonda, egun horretakoa, betiko lez, 11:00etan hasiko da. Edozer gertatuta ere, Elgetakoa izango da ordezko bolatokia.