Asola Berriko Ibai Diezek irabazi du Arrateko Amaren hiru-txirlo tiraldia

Asola Berriko Ibai Diezek irabazi du Arrateko Amaren hiru-txirlo tiraldia
2019/09/16 eta kitto!
Ibai Diez Elizondo izan zen bakarra sei txirlo bota eta plenoa egiten Asola Berrin domeka arratsaldean jokatutako Arrateko Amaren hiru-txirlo tiraldian. Arrate egunaren goizaldean botatako euriak Arrateko bolatokia kaltetu zuen eta txapelketa ezin izan zen jokatu orduan, astebete atzeratu eta Asola Berrira pasatuz. Diez irabazlearen atzetik Markina-Xemeingo Mateo Guenaga eta Jose Luis Solagaiztua eibartarra, biak ere bost txirlorekin, eta 4rekin sailkatu ziren jarraian Elgoibarko Jabier Osoro eta Mallabiko Fidel Madariaga.