Aspe pilota enpresa prest legoke hemendik hilabetera jaialdiekin hasteko

Aspe pilota enpresa prest legoke hemendik hilabetera jaialdiekin hasteko
2020/06/02 eta kitto!
Fernando Vidarte Eibarko pilota enpresako administratzaile bakarrak borondate hori erakutsi du Vocentoko komunikabideei eskainitako elkarrizketan. Eibartarrak uztailaren 1ean hasteko asmoa agertu du eta Irun interesatuta ei dago, bertako jaietako data horietan, beste pilota jaialdi bat antolatzeko. Orain arte Emakumezkoen Master Cup-eko finalerdiak eta finala daude iragarrita han jokatzeko ekainaren 26an eta 28an. Asmoarekin aurrera egiteko Vidartek pare bat baldintza jartzen ditu: pilotarien soldaten arloan adostasunera heltzea eta pilotalekuetako aforoaren erabilera %50era iristea. Aspeko administratzaileak ez ditu udako torneoak jokatzea baztertzen eta binakako txapelketa ondoren jokatzea aurrikusten du, urriaren hasieran amaitzeko. Guzti horretarako Baiko pilota munduko beste enpresa handiarekin eskutik joan behar dira, Esku Pilotaren Enpresetako Ligako kide diren neurrian.