Aste barruko partiduak Eibar FT-ko taldeentzat

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aste barruko partiduak Eibar FT-ko taldeentzat
ETA KITTO 2021, Urt 05

Eibar FT-ren emakumezkoen taldea lehiara itzuliko da bihar, 11:30ean, EDF Logroñoren aurka Unben. Iker Dorronsororen taldeak bi asteko atsedena izan du Valenciaren aurka 4-2 galdu eta gero, eta garaipenaren bidea hartu nahi du berriz. Talde eibartarra 11. postuan dago sailkapenean eta, etsai zuzena duen Logroñori irabaziz gero, lasaitasun gehiagorekin ekingo dio domekan, 12:00etan, Athletic-en aurka Lezaman jokatuko duen partiduari.

Gizonezkoen taldeak, bestalde, Kopako kanporaketa jokatuko du etzi, 21:00etan, Bigarren B mailako Las Rozasen aurka. Jose Luis Mendilibarren mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten domekan Granadaren aurka eta minutu gutxien jokatu dituzten foballariek jokatzeko aukera izango dute bihar.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »