Eibar Rugby Taldeko bi talde nagusiek garaipenak lortu dituzte asteburuan. Emakumezkoen Ohorezko Mailako taldea lehiara itzuli zen hamabost eguneko atsedenaren ondoren eta nola itzuli gainera, garaipena lortu baitzuen Sanse Scrumen aurka, 22-10. Eibartarrak 4. postuan daude sailkapenean, maila handia erakutsiz maila gorenean lehiatzen diren lehen aldian.
Ohorezko B Mailako gizonezkoek, bere aldetik, bigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuten Unben La Únicaren aurka eta nahiko erraz gailendu zitzaion Iruñeako taldeari, 52-10. Horrela, eibartarrek azken aldian erakusten ari diren sasoi onari eutsi zioten, oraingoan garaipen batekin.
Eibar Rugby TaldeaErrugbiaERTrugby
Gaiarekin zerikusia duten albisteak