Asteburu honetan hasiko dute SD Eibar Fundaziokoek LaLiga Genuine Tarragonan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu honetan hasiko dute SD Eibar Fundaziokoek LaLiga Genuine Tarragonan
ETA KITTO 2023, Aza 17

SD Eibar Fundazioaren taldeak zapatu eta domeka honetan jokatuko ditu LaLiga Genuineko denboraldiko lehenengo partiduak. Tarragonan izango da lehen kontzentrazio hori eta eibartarrek hiru partiduri egin beharko diete aurre: zapatu goizean, 10:00etan hasita, CD Leganes izango dute aurkari; egun horretan, baina arratsaldez, 17:30ean hasita, RC Deportivo; eta, azkenik, domeka goizean, 11:00etatik aurrera, Getafe CF. Jokatu beharreko partidu guztiak Tarragonako Nou Estadi Costa Daurada eta Salouko Complex Seportiu artean banatuko dituzte.

2023-24ko denboraldiko gainerako kontzentrazioak honakoak izango dira: martxoaren 15etik 17ra, A Coruñako Abengoa Kirol Hirian, maiatzaren 10etik 12ra Burgos Promesas 2000 Kirol Hirian eta, azkenik, ekainaren 7tik 9ra Getafeko Fernando Santos de la Parra Kirol Hirian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »