Asteburu oparoa izan zen Mecalbe Eibar Eskubaloiko senior mailako lehen talde bientzat

Asteburu oparoa izan zen Mecalbe Eibar Eskubaloiko senior mailako lehen talde bientzat
2022/11/07 14:11
eta kitto!
Gizonezkoen taldeak 36-32 irabazi bazion Ipuruan Ereintza Aguaplast-i 1. Maila Nazionaleko partiduan, Ohorezko Zilarrezko mailako partiduan emakumezkoen taldeak garaipen ikaragarria eskuratu zuen Zarautzen, sailkapeneko goi aldean dagoen Aialari 27-28 gailenduta. Bi puntu baino gehiago lortu zituzten Andoni Perezek zuzentzen dituen neskek, hurrengo partiduetara ere konfiantza berreskuratzeko aukera eskaintzen dietelako asteburuko emaitzak. Orain atzetik duten Loyola taldea jasoko dute armaginek Ipuruan datorren astean, bolada onari jarraipena emateko asmoz.

Gizonezkoen taldea, bestalde, 13 punturekin laugarren bada ere sailkapenean, Zaragozako liderrek Trapagan galdu eta gero lehen postu hori puntu bakarrera dute orain armaginek. Nagusi izan ziren Fernandoren mutilek hasierako 8-1eko partzialak emandako lasaitasunari esker eta, azkenean pixka bat lasaitu baziren ere, etxekoek zoragarri eutsi zioten markagailuari. Ia betiko legez, Mikel Zuloaga izan zen goleatzailerik onena, 9rekin, eta lehen postuan jarraitzen du goleatzaileen sailkapenean. Casademont Zaragoza orain arteko liderra izango da hurrengo aurkaria eibartarrentzat; partidu zaila, beraz.