Astelena frontoiak ateak zabalduko ditu berriro domeka honetan, Aimar Olaizolari agur esateko

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Astelena frontoiak ateak zabalduko ditu berriro domeka honetan, Aimar Olaizolari agur esateko
ETA KITTO 2021, Urr 08

Maila guztietako hainbeste txapel irabazi dituen pilotari nafarrak bere kirol ibilbidea amaitzeko azken egunetan dabil eta, tartean, domeka honetan Astelenako pilotazaleen agurra jasoko du jaialdiaren partidu nagusian. Katedrala azken aldian txertaketarako instalazio bezala erabili eta gero, etzi berriro ere pilota jaialdiei zabalduko dizkie ateak. Lehen saio horretarako, gainera, karteldegi bikaina osatu dute Aspe enpresakoek eta, Aimarren partiduaz aparte, lau eta erdiko Eusko Label Txapelketaren finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko neurketa ere izango du, Jokin Altuna gaur egungo txapelduna tartean dela.

Horrela, lehenengo partiduan Altuna eta Elordi izango dira, nor baino nor, kaiolaren barruan; bigarrenean, Olaizola eta Albisu Baiko bikoteak Aspeko Irribarria eta Rezustak osatutakoari egingo dio aurre; eta, hirugarrenean, Dario eta Larrazabalen arteko buruz-burukoa jokatuko da.

Sarreren salmenta martxa onean doa eta kantxako hiru-laurdenak salduta daude dagoeneko. Oraingoan, gainera, LABIk bertan behera laga zuenez aforo mugatuen kontua, Astelenak dituen 1.200 eserlekuak bete ahal izango dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »