Astelena frontoiak lau pilota partidu hartuko ditu gaurko afizionatuen jaialdian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Astelena frontoiak lau pilota partidu hartuko ditu gaurko afizionatuen jaialdian
ETA KITTO 2023, Api 21

Lau eta erdiko eskuz banakako txapelketari ekingo diete gaurkoan Klub Deportiboko pilotari federatuek gure herriko pilotaren Katedralean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko den jaialdian seniorrak izango dira lehenengoak jokatzen, Azkargorta eibartarra eta Bergarako Etxezarreta protagonista bihurtuz; jarraian kadeteek hartuko dute lekukoa, Deportiboko Ekhi Azpilikueta eta Lizarralde oñatiarra tarteko direla; kadeteak izango dira baita hirugarren partiduan ere, Manex Gisasola eibartarra eta Aretxabaletako Errasti, hain zuzen ere. Azkenengo norgehiagokan, errendimenduko infantilen mailako Gipuzkoako Udaberri txapelketaren hasieran, Xuban Varonak eta Alex del Reyk osatutako Deporreko bikotea nor baino nor jardungo du Amezketako Zazpi Iturriko ordezkarien aurka.

Eibarko Pilota Eskolako pilotariek, bestalde, Astelenan egiten dituzten entrenamenduekin jarraitzen dute. Bertako benjamin eta alebin mailakoek San Juan Txapelketa eta Amañakoa dituzte ikuspuntuan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »