Astelenak afizionatuen mailako pilota partidua hartuko du gaur

Astelenak afizionatuen mailako pilota partidua hartuko du gaur
2020/09/25 07:00
eta kitto!
Astelena frontoiak 3. mailako eskuz binakako txapelketaren partidua hartuko du gaur arratsaldeko 19:15ean hasiko den jaialdian. Bertan Ander Agirresarobek eta Josu Zubizarretak osatutako Eibarko Klub Deportiboko bikoteak nor baino nor lehiatuko du Tolosako bikotearen aurka. Partidua lehenengo faseko ligaxkarako baliogarria da eta, hartutako neurrien artean, antolatzaileek gogorarazi nahi dute ikusleei tenperatura hartuko zaiela sarreran eta, jakina, maskarilla eraman beharko dutela.