Ate irekiko jardunaldia antolatu du Eibar Igerixanek domekarako

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ate irekiko jardunaldia antolatu du Eibar Igerixanek domekarako
ETA KITTO 2023, Ira 15

Orbea kiroldegian izango da jardunaldi hori, goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte iraungo duena. Eibar Igerixan-etik jakinarazi digutenez, “harreran arduraduna egongo da umeei eta gurasoei harrera egiteko, berak adieraziko die gurasoei umeen bila zein ordutan etorri behar diren (gurasoak instalazio guztitik ibiltzea ekiditeko) eta, behin saioa amaituta, umeei harrerara joaten lagunduko diete”. Gonbidapena jende guztiari zabaldu diete Eibar Igerixanekoek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »