Eibar eta Realaren arteko partidua ateak itxita jokatuko da

Eibar eta Realaren arteko partidua ateak itxita jokatuko da
2020/03/10 12:13
eta kitto!
Eibar FT eta Realak ateak itxita jokatuko dute gaur, 20:00etan, Ipuruan . Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurriak hartu ditu LaLigak eta, ondorioz, hurrengo bi jardunaldiak ateak itxita jokatuko dira. Beraz, Eibarrek barixakuan, 21:00etan, Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun eta hilaren 21ean, 21:00etan, Athleticen aurka Ipuruan jokatuko dituen partiduak ateak itxita jokatuko dira.

laliga eibar