Atearen aurrean asmatu ez izanak galtzera kondenatu zien Eibar Eskubaloiko talde nagusiei

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Atearen aurrean asmatu ez izanak galtzera kondenatu zien Eibar Eskubaloiko talde nagusiei
ETA KITTO 2022, Urr 18

Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak eta Gurpea Beti-Onak-eko nafarrek eskaini zuten partidua borrokatua izan zen amaierara arte, Ipuruako markagailuak azkeneko 18-20arekin erakutsi zuen bezala. Partiduan ondo sartu eta lehen zatia eibartarrentzat izan zen moduan, bigarrenean nafarrek serioago jokatu zuten eta defentsako lan bikaina erakutsi zuten. Nazional 1. Mailako gizonezkoen taldeak, bestalde, denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen Erromoren kantxan, 28-24 galduta, hasieratik amaieraraino atzetik joan zen partiduaren ondoren. Domeka goizekoa ez zen Fernando Fernandezen mutilen egunik onena eta Agirrebeñaren zazpi golak eta Zuloagaren bostak ez ziren nahikoak izan punturik etxeratzeko. Bestalde, jardunaldiak beste berri txar bat ere ekarri zuen: emakumezkoen bigarren taldeko kapitainak lesio larria izan du eta denboraldi guztia emango du jokatu ezinik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »