Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala publiko gabe jokatuko da

Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala publiko gabe jokatuko da
2021/03/18 11:13
eta kitto!
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren iritziz, ez da posible publikoarekon jokatzea apirilaren 3ko Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finala. Beraz, Cartuja estadioko harmailetan ez da zalerik egongo.

Eusko Jaurlaritzak ere iritzia eman du gai honen inguruan. Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi duenez, Jaurlaritzaren ustez ez da momentu egokia futbol estadioetako ateak publikoari irekitzeko.

Espainiako Futbol Federazioak batzarra egingo du Athleticekin eta Realarekin gaur Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian, 16:00etan, apirilaren 3ko Kopako finalari buruzko xehetasunen berri emateko. Batzar horretan Federazioak klubei jakinarazi nahi zien finala publikoarekin jokatuko zela, baina Osasun Ministerioaren erabakiaren ostean beste kontu batzuk jorratuko dituzte.