Eibarrek gaur hasi ditu Atxabalpeko 2. zelaiko berdegunea berritzeko lanak. Langileak, hasiera batean, egungo soropila kentzen ari dira. Ondoren, lurra prestatzeko lanak egingo dira eta soropil berria ereingo da. Zelai hau berriro erabilgarri egongo da datorren denboraldi-aurrean. Ordutik aurrera, lehen taldearen entrenamenduak Atxabalpeko 1. zelaian, Ipuruan eta Ipuruako Anexoan banatuko dira.
#Eibar FT
Gaiarekin zerikusia duten albisteak