Atzo jarri ziren salgai Sportingen aurkako partidurako sarrerak

Atzo jarri ziren salgai Sportingen aurkako partidurako sarrerak
2023/05/16 eta kitto!
Sarrerak 09:30etatik aurrera erosi ahal izango dira Orsaixanen bertan edo Klubaren webgunearen bitartez. Sarreren prezioa 15 eurokoa da helduentzat eta 10 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Orsaixanen abonatu bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu, abonatu txartela aurkeztu ondoren. Ez zaizkio abonatu bati bi sarrera baino gehiago salduko, nahiz eta txartel bat baino gehiago eraman. Sarrerak online erosteko abonatuak euren gakoekin sartuko dira. Sarrerak geratzen badira, bihar jarriko dira salgai, 09:30ean, eta 18 eta 25 euro arteko prezioa izango dute (10 euro haurrentzako sarrerek). Salmenta presentziala eta online izango da, eta pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera izango ditu. VIP sarrerak ere salgai jarriko dira 90 euroren truke.