Aurten ez da Eibarko Kirol Saririk izango

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurten ez da Eibarko Kirol Saririk izango
ETA KITTO 2020, Abe 04

1995eko Gabon Zahar egunean …eta kitto!-k abiatu zuen Eibarko Kirol Sariak ekitaldia eta, urtero kalerik egin gabe iaz 25. edizioa bete ondoren, gaur egun bizi dugun egoera bereziak norantz joko duen ez jakiteak aurtengoa bertan behera lagatzera behartzen gaitu, kirol kluben ahaleginek akaso inoiz baino gehiago merezi duten arren errekonozimendu hori.

Pandemiari ere aurre eginez eta beharrezkoak diren segurtasun neurriei eutsiz kirolaren alde egiten jarraitzen duten lan guztiaren jakitun, urte amaiera bikainena opa diegu herriko kirol klubei, 2021eko abenduaren 31ko Eibarko Kirol Sarien 26. edizioan berriro elkartuko garelakoan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »