Aurten ezin izango da Gipuzkoako Hiru txirlo txapelketarik jokatu

Aurten ezin izango da Gipuzkoako Hiru txirlo txapelketarik jokatu
2020/05/13 eta kitto!
Mikel Urkia Zuloaga, Euskal Herriko Hiru txirlo bola jokoaren lehendakariak jakinarazi duenez, Gipuzkoako 51. Hiru txirlo txapelketarik ez da jokatuko. Bolazaleei zuzendutako idatzian azaltzen duenez, “Covid-19ak eragindako egoerak behartuta, zuzendaritzako ordezkariok aho batez Gipuzkoako 51. Hiru txirlo bola joko txapelketa bertan behera lagatzeko erabakia hartu dugula adierazten dizuegu. Bide batez, Euskal Herriko 31. Txapelketarako zerbait prestatzen ahaleginduko garela aurreratzen dizuegu, urte berezi honi merezi duen itxura bat ematekotan”.