Avia Eibar Rugby taldeak asteburuan debutatuko du 1. Mailan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Avia Eibar Rugby taldeak asteburuan debutatuko du 1. Mailan
ETA KITTO 2020, Abe 11

Iritsi da egun handia Avia Eibar Rugbyko emakumezkoen taldearentzat: domeka eguerdian Madrilgo Complutense Cisneros taldeari egingo dio bisita Iberdrola 1. Mailan debutatuko duen egunean. Cristina Guntin entrenatzailearen aginduetara, taldeko jokalari guztiek mimo handiz prestatu dute liga hasiera eta taldeak jokalari berri asko fitxatu ditu erronkari behar den moduan erantzuteko.

Barbara Pla, Iera Etxebarria eta azken orduan fitxatutako Uri Barrutieta durangarra, Espainiako selekzioko jokalariak hirurak, taldea indartzera etorri dira; eta eurekin jarraituko du baita Babalwa Latsha Hegoafrikako selekzioaren kapitainak ere. Nazioarte mailan jokatu duten aipatutako laukoteari 1. Mailan esperientzia duten beste hiru jokalari gehitu zaizkio: Lea Etxebarrieta, Bea Sanjurjo eta Leire Muñoz. Ezin da ahaztu Amaiur Mayo, Alen Cid eta Nerea Garcia etxeko jokalariak ere aurretik Espainiako selekzioaren hainbat deialditan izan direla. Dena dela, taldeak ezingo du jokalari guztiekin liga hasi, Etxebarria (min hartuta) eta Latsha (nazioarteko beste konpromiso batzuk) urtarrilera arte ezingo dutelako Avia Eibarrekin jokatu. Domekako partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Bezperan, ordu berean, gizonezkoen taldeak Uribealdearen aurka jokatuko du irabazteko aukera polita duen partiduan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »