Avia Eibar Saskibaloiak Getariako Keta Sharks integratu du bere egituran

Avia Eibar Saskibaloiak Getariako Keta Sharks integratu du bere egituran
2020/07/08 eta kitto!
Avia Eibar Saskibaloia eta Getariako Keta Sharks taldeak akordio batera iritsi dira eta, ondorioz, Getariko taldea eibartarren egituran integratuko da eta, modu horretan, liga autonomikoan parte hartzeko izena eman ahal izango dute.

Avia Eibar Saskibaloiaren iritziz “oso berri ona da” Eibarko eta Getariko saskibaloi zaleentzat. “Mugimendu hau bientzat da onuragarria. Guk Keta Sharkseko jokalariekin indartu dezakegu taldea eta Ipurua Kiroldegian autonomia mailako partidu batzuk jokatuko dira. Kostaldekoek, berriz, igoera errealitate bihurtzeko aukera gehiago izango dituzte orain gure laguntzarekin, harrobiko kate bat edukitzea ezinbestekoa delako”.