Avia Eibar Saskibaloiak postu garrantzitsua izango du jokoan asteburuko partiduan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Avia Eibar Saskibaloiak postu garrantzitsua izango du jokoan asteburuko partiduan
ETA KITTO 2021, Eka 11

Bihar arratsaldean, ohiko ordutegiarekin, hartuko du probintziako 2. Mailan jokatzen duen Avia Eibar Saskibaloiko senior taldeak berarekin berdinduta amaitu duen Goierri Modelos Ezguba taldea. Eibartarrek ligako txapela jantzi dute eta bai eurak eta baita bigarren postuan geratu zirenek partidu bakarra galdu zuten txapelketa guztian. Ipurua kiroldegiko biharko partiduan euren artean zeinek izango duen lehentasuna izango da jokoan, beti ere 1. Maila Probintzialeko bateren batek gaur egun hor duen tokiari uko egingo balioren kasuan. Ligan eibartarrak nagusi izan ziren 55-51 amaitu zen partidu borrokatuan.

Avia Eibar Saskibaloiko beste taldeei begira, mutilen junior mailakoak Aldapeta Maria Ikastetxeari egingo dio bisita bihar 12:00etan, orain duen laugarren postuari eusteko asmoarekin. Maila bereko nesken taldeak ere denboraldiko azken partidua jokatuko du, bihar 10:00etan, Zast Zarautzen aurka kostaldeko herriaren Antonianos kiroldegian. Eta kadeteei dagokionez, azkenik, mutilen taldeak domekan 10:00etan Arrasateko Musakola kiroldegian Mondragon Unibertsitateari egingo dio aurre.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »