Avia Eibar Saskibaloiaren porrot mingarria luzapenean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Avia Eibar Saskibaloiaren porrot mingarria luzapenean
ETA KITTO 2020, Urr 20

Gure herriko saskibaloi klubaren talde nagusiak Bergara-Soraluzerekin galdu zuen 68-74 luzapenean, partidua 63na berdinduta amaitu eta gero. Partidu berezia izan zen Ipurua kiroldegian jokatutakoa, Avia Eibarrek kanpotar bezala jokatu zuelako; horrela, bigarren itzulian Bergaran jokatu beharrekoa etxeko moduan jokatuko duelako.

Aurkari zaila zuten eibartarrek eta, hala ere, sendotasuna erakutsi zuten, horrek norgehiagoka parekatua eskaintzeko partidu guztian. Atsedenaldira 29-31 atzetik joan ziren eibartarrak, baina hirugarren zatiaren amaieran 10 punturen aldeaz galtzen zihoazen. Hala ere, ez zuten amore eman eta 14 segundoren faltan lortu zuten partidua berdintzea.

Mikel Lekunberrik prestatzen duen taldeak egindako ahalegina nabaritu zuen luzapenean eta ezin izan zuen partidua bereganatu, baina ondo erakutsi zuen 2. Maila probintzialean lehiatzeko duen ahalmena; partiduan debutatu zuen, gainera, Adam Khoukh lehen urteko juniorrak.

Hurrengo jardunaldian, berriro ere Ipuruan (zapatuan, 18:30ean), Avia Eibarrek Donostiako DKS taldea hartuko du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »