Azken bost denboraldietan Eibar FT-ren kamiseta eta zelaiko hainbat gune apaindu ondoren, foball talde eibartarrak eta Aviak babesletza akordioa bertan behera lagatzea erabaki dute. Alde biek esker onez eman diote amaiera akordioari, elkarrekin egindako lanarekin pozik.
Eibar FT-k hilabete erabakigarriak ditu aurretik, aurreko asteburuan jaitsiera postuetara erori zelako eta lehen mailan jarraitzeak edo ez asko baldintzatuko duelako klubaren egoera ekonomikoa. Momentuz, Villarreal CF talde sendoa hartuko du domekan Ipuruan, 18:30ean.
#Eibar FT#Eibar KEaviaSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak