Azaroaren 19an jokatuko den Asier Cuevas herri-lasterketarako inskripzioak zabaldu dituzte

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Azaroaren 19an jokatuko den Asier Cuevas herri-lasterketarako inskripzioak zabaldu dituzte
ETA KITTO 2022, Urr 25

Asier Cuevas herri-lasterketaren IX. edizioa aurrekoetan baino zertxobait atzeratuago dator aurten, baina dagoeneko bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, antolatzaile den Eibarko Klub Deportiboko bulegoetan, egunero 17:30etik 19:30ak arte, edo baita www.sailkapenak.com web orrian. Izen-emateak 12 euroko prezioa du. Lasterketa azaroaren 19an jokatuko da, 17:00etan hasita, eta, ohikoari jarraituz, Eibarko kaleetatik barrena zazpi kilometro eta erdi izango ditu. Lasterketaren inguruan beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte Deporrekoek eta egun horretako egitarauan lasterketaren aurretik, 15:00etan, Multikirolak Atletismoa izango da. Behin proba amaitu eta gero, 18:30ean sari-banaketa hasiko da eta, jarraian, 19:00etan altuera jauzien saioei ekingo diete Untzagan, lehenengo gaztetxoekin eta, ondoren, 20:00etatik aurrera, gazte eta seniorrekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »