Azkargorta-Agirresarobe bikotea ezin izan zen Udaberriko Txapelketaren finalerako sailkatu

Azkargorta-Agirresarobe bikotea ezin izan zen Udaberriko Txapelketaren finalerako sailkatu
2021/06/17 eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordeko helduen mailako bikoteak finalaurdenetan amaitu behar izan zuen bere ibilbidea 2. Mailako txapelketan, ekainaren 11n jokatutako partidu horretan amore eman behar izan zuenean Bergarako bikotearen aurrean. Finala buruan zuten Azkargorta eta Agirresarobe eibartarrek, baina azken urrats hori beste baterako laga beharko dute.