Behobia-Donostia maratoi erdiaren edizio berria jokatuko da domekan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Behobia-Donostia maratoi erdiaren edizio berria jokatuko da domekan
ETA KITTO 2021, Aza 12
Inguruan dugun herri-lasterketarik ospetsuenak bere 56. edizioa jokatuko du domekan, pandemiaren ondorengoko lehenengoa. Parte hartzeko izena eman dutenen artean ere igarri da horren eragina eta, oraingoan, 2019an baino %25 gutxiago izango dira lasterketan: 2014tik hona beti gainditu da 30.000 atleten kopurua, baina oraingoan kopuru hori 25.379an geratuko da. Aipatutakoei beste 1.500 gehitu behar zaizkie txikien lasterketan, 134 roller modalitatean eta 68 minusbaliatuenen artean. Zenbaki guzti horietatik %25’58 emakumezkoei dagozkie, hau da, lautik bat, 2019ko maila berean.
Domeka goizeko ordutegiei dagokienez, antolatzaileek 2017koetara itzultzea erabaki dute. Horrela, minusbaliatuek 09:20ean irtengo dute, roller-ek 09:35ean eta eliteko atletak 09:55ean eta 10:00etan abiatuko dira, lehenengo emakumezkoak eta ondoren gizonezkoak.
Eibartarron parte-hartzeari erreparatuz, jokatutako azken edizioetan gure herriko ordezkaritza 120 atleten bueltan izan da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »