Gorengo Mailan jokatzen duen Urkiren gol bakarra Mikel lortu zuen eta hori nahikoa izan zen Bergararen aurkako partidua irabazteko. Sailkapenean Ordiziak jarraitzen du lidergoan, 34 punturekin, Ilintxaren aurretik (33). Atzetik laukote batek jarraitzen diete, eibartarrak tartean: Danena (30 puntu), Urki (29), Anaitasuna (28) eta Beasain (27).
Urkiko beste taldeek honako emaitzak izan zituzten:
Jubeniletako Ohorezko Mailan: Urki, 1 (Yassir) – Zarautz, 0
Jubeniletako Gorengo Mailan: Segura, 1 – Urki, 1 (Argente)
Kadeteetako Ohorezko Mailan: Urki, 0 – Aizkorri, 1
Kadeteetako 1. Mailan: Urki, 4 (Jongar, Nain, Oihan eta Maiora) – Soraluze, 2
Infantil Txikietan: Urki, 0 – Elgoibar, 3
Infantiletako 1. Mailan: Ilintxa, 4 – Urki, 3 (Beñat, Danel eta Koldo)
Eta alebinetan: Urki, 2 (Murillo eta Mendez) – Aizkorri, 10