Bi domina Eibarko atletentzat Gipuzkoako kros txapelketan

Bi domina Eibarko atletentzat Gipuzkoako kros txapelketan
2022/02/18 eta kitto!
Kros denboraldiaren amaiera aprobetxatuz, aurreko asteburuan Ordiziako Oiargu parkean jokatutako maila guztietako Gipuzkoako txapelketan, Kalaka Gonzalezek txapela jantzi zuen 20 urtez azpikoen mailan eta Alaitz Sanz hirugarren izan zen 16 urtetik azpikoen artean. Azken maila horretan, bestalde, Ugaitz Gartziak laugarren postua lortu zuen eta Manex Gisasolak zortzigarrena. Master edo beteranoen mailan bi izan ziren Eibarko Klub Deportiboko ordezkariak: Roberto Gartziak bederatzigarren amaitu zuen eta Igor Fernandez 21. postuan sailkatu zen.
Eta proba berean Deporreko infantil eta alebin mailetako atletentzat lehenengo txapelketa ofiziala izan zen lasterketan honako seikoteak hartu zuen parte: Martina Egaña, Marko Malaga, Ander Azurmendi, Nahia Astigarraga eta Haizea eta Maialen Magunazelaia.
Azkenik, absolutu mailan lehiatu zuten Garoa eta Enara Magunazelaia 5. eta 7. postuetan sailkatu ziren Euskadiko txapelketako xabalina jaurtiketan. Urrutirago joanda, Izaro Bernedok 20. postuan amaitu zuen Iruñan jokatutako martxa modalitateko 5 kilometroko proban; eta Eneko Larreak, Real Sociedad ordezkatuz, 4. postuan sailkatu zen Espainiako Kopako altuera jauzian.