Bi txapel izango dira jokoan Astelena pilotalekuko gaurko jaialdian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi txapel izango dira jokoan Astelena pilotalekuko gaurko jaialdian
ETA KITTO 2023, Api 01

Gaur 19:00etan hasita Astelena pilotalekuan izango den jaialdian bi final izango dira jokoan, euretako bigarrenean gure herriko pilotarien partehartzearekin. Jubenil mailako Gipuzkoa Mendebaldeko Udaberri txapelketako finalean Ibarra-Iraolagoitia Deporreko bikotea Azpeitiko Larrañaga-Odriozolarekin lehiatuko da txapelaren bila. Eibarko pilotariek txapelketa bikaina egin dute, aurreko barixakuan Astelenako harmailak beteta zirela jaialdi zirraragarrian erakutsi zuten bezala finalerako txartela eskaini zien partiduan. Jaialdia hasteko, errendimenduko infantil mailako Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finala jokatuko da Getariako eta Zestoako bikoteen artean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »