| Alex Txikon alpinistarekin elkarrizketa

2023/03/08 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendi taldeak antolatutako Mendi Jardunaldiekin hasteko, Alex Txikon alpinistak “Arimaren Mendia” izenburuko emanaldia egin zuen eguenean, Coliseo antzokian. Manaslu mendia neguan igo berritan, bere lehenengoetako hitzaldia izan zen Alex Txikonena eta aurretik ...eta kitto! astekarirako elkarrizketa egin genion. Barixakuko alean irakurtzeko aukera izango duzue eta, horrez gain, bideoan ere ikus dezakezue.