“Eibar Kirolaren Europar Hiria 2023” izendapenaren harira, atzo Udalaren aitortza jaso zuten herriko kirol-eragileek Portalean (ARGAZKIAK HEMEN IKUSGAI). Eibarko hautagaitzarako prestatu zen bideoaren proiekzioarekin hasi zen ekitaldia eta, jarraian, herriko kirol-klubak, ikastetxeak, kirolari laguntzen dioten enpresak, gimnasioak eta dantza akademiak banan-banan deitu zituzten, ordezkari bakoitzari tituluaren kopia bana emateko. Nele dantza taldeko neskek koreografia ikusgarri bat eskaini zuten ekitaldian eta, amaieran, Kalamua judo-klubeko Manu Agirre omendu zuten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri