[BIDEOA ] Eibar Rugby Taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA ] Eibar Rugby Taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du
ETA KITTO 2022, oct 24

Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak ez du oraindik garaipenik ezagutzen denboraldi honetan. Atzo, urriak 23, partidu garrantzitsua zuen Unben Sant Cugaten aurka, talde biek lehen garaipena lortu nahi baitzuten, baina kataluniarrek bakarrik lortu zuten helburua, eibartarrei 22-29 gailendu ondoren. Haize bolada gogorrak izan ziren partiduan zehar eta horrek talde bien jokoa zaildu zuen. Orain, eibartarrek zapatura arte itxaron beharko dute bolada txarrari buelta emateko, Valladoliden jokatuko baitute El Salvadorren aurka.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »