[BIDEOA] Eibar Rugby Taldeak Iberdrola Ligako lidergoan jarraitzen du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Eibar Rugby Taldeak Iberdrola Ligako lidergoan jarraitzen du
ETA KITTO 2021, Urr 13

Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak 40-38 irabazi zion Majadahondari asteburuan eta, bi partidutan bi garaipen lortu ondoren, lidergoan jarraitzen du, C.R. Olímpico de Pozuelorekin batera.

Eibartarrek iazko azpitxapeldunak hartu zituzten Unben eta, markagailuak erakusten duen bezala, partidu lehiatua izan zen. Cristina Guntinen neskak aurretik izan ziren neurketa guztian zehar, baina hasieran lortutako abantailari eusteko gogor egin behar izan zuten lan.

Eibar Rugby Taldeak Sevillan jokatuko du hurrengo neurketa, Corteva Cocos Rugbyren kontra, hilaren 24an, domekan, 13:00etan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »