Urteko azken egunean, urtarrilaren 31n, eguerdian banatu zituen …eta kitto!-k 2021eko Eibarko Kirol Sariak, Coliseo antzokian. 26. edizioa bete duen Eibarko Kirol Sarietako sari berezia Amaiur Mayo Eibar Rugby Taldeko jokalariak jaso zuen. Euskera Saria, bestalde, Ibon Arakistain Aspe pilota enpresako komunikazio-arduradunak hartu zuen eta Sustapenekoa, bestalde, Mecalbe Taldeak. Kirol modalitate guztietan saritutakoak hauek izan ziren: Sari Berezia, Amaiur Mayo; Euskera Saria, Ibon Arakistain; Atletismoa, Igor Amorrosta; Errugbia, Edurne Vidal; Eskia, Julen Chacon; Eskubaloia, Victor Uriarte; Foballa, Iñigo Ugarteburu; Gimnasia Erritmikoa, Senior Taldea; Herri Kirolak, Hodei Ezpeleta; Hiru Txirlo, Alex Campos; Igeriketa, Elene Oiarzabal; Judoa, Iker Martinez; Jugger, Irati Juaristi; Karatea, Rosi Sanchez; Kulturismoa, Eneko Baz; Mendia, Javi Charola; Pilota, Ibon Ibarra; Saskibaloia, Iñaki Sanchez; Silbestrismoa, Santiago Blanco; Squash, Yosu Gimenez; Tenisa, Nesken taldea; Triatloia, Txomin Osoro; Txakurkrosa, Andoni Mayo; Txirrindularitza, Jokin Amorrosta; Waterpoloa, Senior taldea; Wu-Shu, Teresa Barrado; Xakea, Lander Aja; eta Sustapena, Mecalbe.
Hemen ikus dezakezue sari banaketa ekitaldia oso-osorik:
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri