Eibar Rugby Taldeak amore eman zuen Hernaniren aurrean asteburuan Unben jokatutako partiduan. Eguraldiak ere asko gogortu zuen partiduan, Ohorezko B Mailako talde bien arteko lehia bikaina izan zen, lokatzak horrelakoei ematen dien kutsu bereziarekin. Azkenean markagailuak 5-25ekoa erakutsi zuen kanpotarren alde, aurretik goi mailan jardundako taldea dela erakutsi baitzuen Unben. Eibartarrak, dena dela, ez zioten partiduari aurpegirik galdu amaierara arte.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri