Bihar eguerdi eta arratsaldez jokatuko dute Deporreko Pilota Eskolakoek Astelenan

Bihar eguerdi eta arratsaldez jokatuko dute Deporreko Pilota Eskolakoek Astelenan
2022/12/16 10:19
eta kitto!
Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketa azken txanpara iritsita, bihar eguerdiko 12:00etan Astelena pilotalekuak Ibarra pilotari eibartarraren eta Elgoibarko Berguaren arteko final laurdenetako partidua hartuko du. Pilotari eibartarrak txapelketa bikaina egin ondoren finalerdietara iristea dauka orain helburu.

Arratsaldean, berriz, 16:30ean hasiko den jaialdian, Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jasoko du Astelenak. Bertan Debabarreneko pilota eskoletako pilotari benjaminen arteko partiduak izango dira ikusgai. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara, Soraluze eta Eibarko Pilota Eskolakoak elkartuko dira fase honetako azken partiduak jokatzeko. Giroa ere aparta izango da.