Bihar ekingo dio Eibar FT-k hiru partidu hartuko dituen aste gogorrari

Bihar ekingo dio Eibar FT-k hiru partidu hartuko dituen aste gogorrari
2020/10/30 eta kitto!

Aurreko asteburuan jardunaldirik ez bazen izan, bihartik aurrera aste gogorra izango du Iberdrola Ligako Eibarko taldeak. Bihar kanpoan hasiko du zortzi eguneko ibilbidea, tartean hiru neurketei aurre egiteko: Iker Dorronsororen neskek biharkoan Espanyolen aurka neurtuko dituzte indarrak Daniel Jarque Kirol Hirian, eguerdiko 12:00etan hasiko den partiduan; kataluniarrek eibartarrek baino bi puntu gehiago dituzte orain arte. Eguenean, hilaren 5ean, Eibarrek Atletico de Madrid taldea hartuko du Unben, gaueko 21:00etan hasiko den norgehiagokan. Eta handik hiru egunera, domekan, Unben izango dute hitzordua berriro, orduko horretan Real Madril talde berriaren aurrean eta hasierako ordua oraindik zehaztu gabe dago. Ea zorte handiagoa duen aipatutako neurketa horietan hirugarren jardunaldian Madrid, hiriburuko beste taldearekin, izan zuena baino; orduko hartan 0-1 galdu zuten eibartarrek.