Bihar ekingo dio Eibar Rugby Taldeak bigarren jardunaldiari Sant Cugat-en

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar ekingo dio Eibar Rugby Taldeak bigarren jardunaldiari Sant Cugat-en
ETA KITTO 2022, Mai 06

Erreginaren Kopa A Coruñan estreinatu ondoren, bihar eta etzi Sant Cugaten egingo diren bigarren serierako multzoak esleitu dituzte jada. Seven hasierak zeresan handia eman du, A Coruñan jokatutako lehen jardunaldian ezustekoa izan zelako, Sant Cugatek Kopa irabazterakoan Cisnerosen aurka, azken hau modalitate olinpiko horretako talde faboritoetako bat izanik. Eibarrek, aldiz, 7. postuan sailkatu zen eta, bere helburuetan egon ez arren, erritmoa hartzeko balio izan dio taldeari.

Bihar eta etzi Sant Cugaten jokatuko den Erreginaren Kopako bigarren serierako zozketa egin ondoren, honela geratu dira taldeak: A multzoan: Eibar Rugby Taldearekin, Sant Cugat, CRAT eta Leon Rugby Club; B multzoan: Cisneros, Turia, Universidad de Sevilla eta Industriales Las Rozas; eta C multzoan: Sanse Scrum, Majadahonda, Les Abelles eta Olímpico.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »