Bihar goizean Itzulia Basque Challengeren ibilbidea aurkeztuko dute udaletxean

Bihar goizean Itzulia Basque Challengeren ibilbidea aurkeztuko dute udaletxean
2023/01/12 eta kitto!
Bihar 11:00etan hasiko den ekitaldian aurtengo Itzuliaren ibilbidea aurkeztuko dute modu ofizialean, bere tartea eskainiz Eibartik irten eta Eibarren amaituko den seigarren etapari batez ere. Aurkezpena Eibarko udaletxean egingo da eta, Jon Iraola alkatearekin eta Ander Curiel Gazteriako eta Kiroletako zinegotziarekin batera, OCETA probaren talde antolatzailearen presidentea den Julian Eraso eta Roberto Laiseka Itzuliako zuzendari teknikoa izango dira zehaztapenak eskaintzen.